XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orregatik bada, azkenengo aldian Yauna-gana biurrtzen diranak, garbitokian luzaroko oñaze gogorrak izango dituzte.

Ta garbitokiko oñaze txikiena, emengo gogorrena baño aundiago izango da.

Oldoztu (pensatu) bada, ene kristau ori, ta garbitokia yolaseko gauza dala ez uste izan, al-egiña egin an ez erortzeko, ta aunetarako ondo bizi, Yauna-ren eskarra galdu gabe.

Yauna-ren laguntza izango dezu, bañan laguntza ori, ondo erabiltea zure eskuan dago.

Oben larririk egin gabe bizi izan ba-zera, ala ere makiña bat Yainkoa-ri zorr izango diozu; zorr oyek, bada, al dituzunak emen ordaindu, gerorako utzi gabe.

Ta oben larrian ba-zaude, ondo aitortu, bizi berria asi, ta beste zorrak, al dituzunak emen ordaindu, garbitokiko su ikaragarrian ez erortzeko.

Ta azkenik, garbitokian dauden gogo gaxo ayen aldez, otoi egiteaz ez astu.

Gertatutako ikasbide bat